Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 21a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira berriz ere, eta hodei hauek euri txiki modura zaparradak utziko dituzte, bereziki goizean. Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzen joango da, arratsalde erditik aurrera ateri geratuko delarik.

Gainera, orduan ostarte batzuk irekiko dira, nahiz eta, azken orduetan hodeiak ugaritu. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturak koska bat behera egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Jasotzeko joera izango du eguraldiak bihar. Goizean hodeiak nagusi izango dira oraindik eta tantaren bat botatzea ez da baztertzen. Hala ere, orokorrean ateri egongo da. Eguerditik aurrera ostarteak irekiko dira, eta arratsalde partean giro polita nagusituko da. Azken orduetan berriz ere hodeiak ugarituko dira. Ipar-haizeak joko du, baina tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!