Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 20a

Hodeiak nagusi izango dira egun osoan zehar, nahiz eta, egunaren erdiko orduetan ostarte batzuk ireki. Hodei hauek gainera euri langar pixka bat utziko dute, gehienbat egunsentian eta azken orduetan.

Haizeak iparraldetik joko du eta tenperaturetan ez da aldaketarik emango, 20-23ºC-tan joko dutelarik goia.

Ostirala, uztailak 21

Giro motela. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira berriz ere eta hodei hauek euri txiki modura zaparradak utziko dituzte, bereziki goizean. Arratsaldeak aurrera egin ahala atertzen joango da, arratsalde erditik aurrera ateri geratuko delarik. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturek koska bat behera egingo dute, 20-22ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!