Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 19a

Goizean hodeiak nagusi izango dira eta han-hemenka euri langar pixka bat izango da. Arratsaldean ateri geratuko da eta ostarte batzuk zabalduko dira, giro nahiko argia izango delarik.

Azken orduetan berriz ere hodeiak ugarituko dira. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 20-23ºC-tan joaz goia.

Osteguna, uztailak 20

Antzeko giroa. Hodeiak nagusi izango dira egun osoan zehar, nahiz eta, egunaren erdiko orduetan ostarte batzuk ireki. Hodei hauek gainera euri langar pixka bat utziko dute, gehienbat egunsentian eta azken orduetan. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperaturetan ez da aldaketarik emango, 20-23ºC-tan joko dutelarik goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!