Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 18a

Goizean zerua hodei gutxirekin agertuko da eta giro ederra izango da. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira, zerua zikin xamarrik agertuko delarik. Hala ere, ez da euririk espero eta giro lasaiak jarraipena izango du.

Goizean haizea aldakor ibiliko da, hego ukitu batekin. Arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperaturak igo eta 24-27ºC-tan joko dute goia.

Asteazkena, uztailak 19

Giro motelagoa. Goizean hodeiak nagusi izango dira eta han-hemenka euri langar pixka bat izango da. Arratsaldean ateri geratuko da eta ostarte txiki batzuk ere zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 20-23ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!