Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 16a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira, bereziki goizean eta arratsaldeko lehen orduetan.

Orduan euri pixka bat izango da, baina oso gutxi botako du, eta ordu askotan ateri eutsiko dio. Azken orduetan, hodeiak zertxobait saretuko dira. Ipar-haizea ibiliko da, nahiz eta, azken orduetan nahiko aldakor geratu. Tenperaturak are gehiago egingo du behera, 20-22 graduan joaz goia.

Giro bikaina izango dugu bihar. Goizean goizetik hasi eta egun osoan zehar zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Ipar-haizea ibiliko zaigu, baina ahul, eta tenperaturaren gorakada polita emango da, 25-27 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!