Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 15a

Goizean zerua hodeitsu egongo da eta han-hemenka euri zaparrada txiki batzuk izango dira.

Arratsaldean, hodeien presentzia handia izango da, eta oraindik tantaren bat izango da. Azken orduetan atertzeko joera hartuko du, eta hodeiak zertxobait saretuko dira. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du, eta tenperaturen beherakada handia izango da, nekez gaindituko direlarik 22-24 graduak. 

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira, bereziki goizean eta arratsaldeko lehen orduetan. Orduan euri pixka bat izango da, baina oso gutxi botako du, eta ordu askotan ateri eutsiko dio. Azken orduetan, hodeiak zertxobait saretuko dira. Ipar-haizea ibiliko da, nahiz eta, azken orduetan nahiko aldakor geratu. Tenperaturak are gehiago egingo du behera, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!