Bero zakarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 14a

Egun osoan zehar zerua ia erabat urdin agertuko da, nahiz eta, tarteka arratsaldean bero-hodeiren bat agertu.

Haizeak hego, hego-ekialdetik eta harro joko du eta tenperaturen gorakada oso handia izango da, 33-36 graduan joko dutelarik goia. Arratsalde erditik aurrera ipar, ipar-mendebaldeko haizea sartuko da eta horrekin nabarmen freskatuko du gauerako.

Giro motela izango dugu bihar. Goizean zerua hodeitsu egongo da eta han-hemenka euri zaparrada txiki batzuk izango dira. Arratsaldean, hodeien presentzia handia izango da, eta oraindik tantaren bat izango da. Azken orduetan atertzeko joera hartuko du, eta hodeiak zertxobait saretuko dira. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du, eta tenperaturen beherakada handia izango da, nekez gaindituko direlarik 22-24 graduak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!