Jasotzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 13a

Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta han-hemenka euri langar pixka bat ere izango da. Eguerditik aurrera atertu eta arratsaldean ostarteak irekiko dira, eguna hodei gutxirekin eta nahiko giro politarekin amaituko delarik.

Ipar-haizeak joko du eta tenperaturetan ez da aldaketarik espero, 21-23ºC-tan joko dutelarik goia.

Ostirala, uztailak 14

Bero zakarra. Egun osoan zehar zerua ia erabat urdin agertuko da, nahiz eta, tarteka goi-mailako hodeiren bat eta arratsaldean bero-hodeiren bat agertu. Haizeak hego/hego-ekialdetik eta harro joko du eta tenperaturen gorakada oso handia izango da, 33-36ºC-tan joko dutelarik goia. Litekeena da azken orduan ipar-mendebaldeko haizeak giroa freskatzea.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!