Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 12a

Egun osoan zehar berriz ere hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek egunean zehar euri txiki modura zaparrada batzuk utziko dizkigute.

Hala ere, oso euri gutxi espero da. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu. Tenperaturak antzeko kokatuko dira, 22-24ºC-tan joaz goia.

Osteguna, uztailak 13

Jasotzera egingo du. Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta han-hemenka euri langar pixka bat ere izango da. Eguerditik aurrera atertu eta arratsaldean ostarteak irekiko dira, eguna nahiko giro politarekin amaituko delarik. Ipar-haizeak joko du eta tenperaturetan ez da aldaketarik espero, 22-24ºC-tan joko dutelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!