Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 11

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, hodei hauek trinkoagoak izango direlarik egunaren bigarren zatian. Azken orduetan gainera ez da baztertu behar euri langar pixka bat egitea.

Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturek behera egingo dute, 22-24ºC-tan joko dutelarik goia.

Asteazkena, uztailak 12

Antzeko giroa. Egun osoan zehar berriz ere hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek egunean zehar euri txiki modura zaparrada batzuk utziko dizkigute. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu. Tenperaturak antzeko kokatuko dira, 22-24ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!