Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 8a

Goizean ostarte zabalak izango dira zeruan eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldeko ordurik gehienetan ere, joera berbera errepikatuko da, baina azken orduetan hodeiek presentzia irabaziko dute eta gauean zerua zikin xamar geratuko da.

Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturak behera egingo du, 28-30 graduan joko duelarik goia.

 

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak izango dira zeruan eta eguraldi eguzkitsua izango dugu beste behin. Arratsaldean ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua nahiko estalirik geratuko da, azken orduan euri langar pixka bat egitea baztertu gabe. Ipar-haizea ibiliko da egun osoz, bizixeago arratsaldean. Tenperatura jaitsi egingo da, 26-28 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!