Giro beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 7a

Goizean ostarte zabalak izango dira eta giro lasai eta eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar, berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetarako joera hartuko du.

Hala ere, ekaitz probabilitatea txikiagoa izango da ostegunekoarekin alderatuz. Hego-ekialdeko haize bizia ibiliko da eta tenperatura nabarmen igoko dira, 30-32 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak izango dira zeruan eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldeko ordurik gehienetan ere, joera berbera errepikatuko da, baina azken orduetan hodeiek presentzia irabaziko dute eta gauean zerua zikin xamar geratuko da. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturak behera egingo du, 28-30 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!