Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 6a

Goizean hodeiak ugariak izango dira, baina orokorrean ateri egongo da, eguerdi alderako ostarte batzuk irekiko direlarik. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta arratsalde erditik aurrera ekaitzak lehertuko dira, uneren batean handiak izatea baztertu gabe.

Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturek gora egingo dute, 24-26ºC-tan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

Ostirala, uztailak 7

Giro beroa. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro lasaia izango da. Arratsaldean zehar berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetarako joera hartuko du. Hala ere, ekaitz probabilitatea txikiagoa izango da ostegunarekin alderatuz. Hego-ekialdeko haize bizia ibiliko da, azken orduetan ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperaturak nabarmen igoko dira, 29-32ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!