Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Goizean giro argia izango da, non ostarte zabalak nagusituko diren eta giro atsegina izango den. Arratsaldean aldiz, hodeiak ugaritu egingo dira eta han-hemenka euri pixka bat egingo du.

Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturetan aldaketa gutxi, 20-23ºC-tan joko dutelarik goia.

Osteguna, uztailak 6

Jasotzera egingo du. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta oraindik euri pixka bat izango da, bereziki mendi inguruetan. Arratsaldean zehar ateri egongo da eta ostarte politak irekiko dira. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturek gora egingo dute, 24-26ºC-tan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!