Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 1a

Goizean goizetik hasita, hodeiak nagusi izango dira zeruan. Goizean nahiko ateri egongo da eta giro lasaia izango da, baina arratsaldean zehar han-hemenka euri langar pixka bat izango da.

Goizean, hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 19-21 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan. 

Giro tristea izango dugu bihar. Beste egun batez jarraian hodeiak nagusi izango dira egun osoz eta hodei hauek tarteka euri txiki modura zaparradatxo batzuk utziko dituzte. Azken orduetan atertzeko joera hartuko du eta hodeiak zertxobait saretuko dira. Ipar, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperatura zertxobait igoko da, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!