Giro freskoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 30a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta euri zaparrada batzuk izango ditugu.

Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzera egingo du, baina orokorrean hodeiek nagusi izaten jarraituko dute, nahiz eta, azken orduetan zerua arinago egongo den. Ipar, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura are gehiago jaitsiko da, 19-21 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita, hodeiak nagusi izango dira zeruan. Goizean nahiko ateri egongo da eta giro lasaia izango da, baina arratsaldean zehar han-hemenka euri langar pixka bat izango da. Goizean, hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 19-21 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!