Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 29a

Goizean hodeiak nagusi izango dira eta euri txiki modura zaparrada batzuk izango dira. Arratsaldean zehar zaparradak indartsuagoak izango dira eta egunaren bukaeran ez da baztertzen ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoren bat botatzea.

Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 20-22ºC-tan joaz goia.

Ostirala, ekainak 30

Giro freskoa. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta euri zaparrada batzuk izango ditugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala atertzera egingo du, baina orokorrean hodeiek nagusi izaten jarraituko dute. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, 19-21ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!