Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 28a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, ugariagoak izango diren lehen eta azken orduetan, non orduan ez den baztertzen euri langar pixka bat egitea.

Egunaren erdiko orduetan ostarteak irekiko dira. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak antzeko kokatuko dira, 21-23ºC-tan joaz goia.

Osteguna, ekainak 29

Giro kaxkarra. Goizean hodeiak nagusi izango dira eta euri txiki modura zaparrada batzuk izango dira. Arratsaldean zehar zaparradak indartsuagoak izango dira eta egunaren bukaeran ez da baztertzen ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoren bat botatzea. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 20-21ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!