Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 25a

Goizean zerua urdin agertuko da eta giro eguzkitsu eta ederra izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, itsasotik behe-hodeiak sartzen joango dira, azken orduetan zerua zikinago agertuko delarik.

Hala ere, tantaren bat salbu, ateri eutsiko dio. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 27-30 graduan.

Motel antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodei baxuak presente izango dira eta hodei hauek tarteka euri txiki modura zaparrada batzuk utziko dituzte. Litrotan hori bai, ezer gutxi izango da. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!