Uda beteko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 24a

Egun osoan zehar beste behin zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira, nahiz eta, arratsalde partean bero-hodei batzuk agertuko diren.

Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak koska polita egingo du gora eta bero izango da, 27-30 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan. 

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean zerua urdin agertuko da eta giro eguzkitsu eta ederra izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, itsasotik behe-hodeiak sartzen joango dira, azken orduetan zerua zikinago agertuko delarik. Hala ere, tantaren bat salbu, ateri eutsiko dio. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 27-30 graduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!