Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 23a

Goizean goizetik zerua urdin agertuko da eta halaxe jarraituko du egun guztian zehar, giro eguzkitsu eta bikain batez gozatzeko aukera izango delarik.

Haizeak goizean aldakor joko du, ipar-ekialdetik finkatuz arratsaldean. Tenperatura nabarmen igoko da, 25-26 graduan joaz goia.

Uda beteko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar beste behin zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira, nahiz eta, arratsalde partean bero-hodei batzuk agertuko diren. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak koska polita egingo du gora eta bero izango da, 27-30 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!