Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 21a

Goizean hodeiak nagusi izango dira eta han-hemenka zaparrada txikiren bat utziko dute. Arratsaldean berriz ere ekaitzetara joko du eta han-hemenka ekaitz handi xamarrak lehertuko dira.

Goizean ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar tenteagoa sartuko delarik. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 20-23ºC-tan joaz goia.

Osteguna, ekainak 22

Pixkanaka jasoko du. Goizean oraindik hodei ugari izango da zeruan eta tarteka zaparrada batzuk izango dira, une batzuetan mardul botako duelarik. Arratsaldean zehar pixkanaka atertu egingo du eta azken orduetan ostarte batzuk ere zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak antzeko kokatuko dira, 20-23ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!