Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 20a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta, nahiz eta, gehienean ateri egongo den, ez da baztertzen zaparradaren bat erortzea.

Arratsaldean ekaitzetara joko du eta tarteka ekaitz handi xamarrak izango dira, kazkabarra botatzea baztertu gabe. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa finkatuko delarik. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 23-25ºC-tan joko dutelarik goia.

Asteazkena, ekainak 21

Antzeko giroa. Goizean berriz ere hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, uneren batean zaparradaren bat botatzea baztertu gabe. Arratsaldean berriz ere ekaitzetara joko du eta han-hemenka ekaitz handi xamarrak lehertuko dira. Goizean ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoa sartuko delarik. Tenperaturak antzeko kokatuko dira, 23-25ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!