Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 18a

Goizean goizetik zeruan hodeiak nagusi izango dira eta ez da baztertzen tarteka zaparradaren bat erortzea. Arratsaldean ordea, ezegonkortasuna areagotu egingo da eta ekaitzetarako joera nabarmena hartuko du.

Ekaitzik ugarienak arratsalde erditik aurrera emango dira, non tarteka gogor botako duen, kazkabarra egitea baztertu gabe. Haizeak hegotik joko du goizean eta iparraldetik azken orduetan. Tenperatura jaitsi egingo dira, 27-29 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egunean zehar zaparradak emango dira, non egunaren bigarren zatian ekaitzetara joko duen, tarteka zaparrada gogorrak bota ditzakeelarik. Hego-haizeak jarraipena izango du, arratsaldean iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperatura ez da 25-27 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!