Giro beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 17a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina hodeiak erdi eta goi-mailakoak izango direnez, ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Arratsaldean aldiz, beroaren eraginez bero-hodeiak garatuko dira eta han-hemenka ekaitzen bat lehertuko da, uneren batean handi xamarrak izatea baztertu gabe. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta horrekin tenperaturek nabarmen egingo dute gora, 30-33 graduan joaz goia. 

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean goizetik zeruan hodeiak nagusi izango dira eta ez da baztertzen tarteka zaparradaren bat erortzea. Arratsaldean ordea, ezegonkortasuna areagotu egingo da eta ekaitzetarako joera nabarmena hartuko du. Ekaitzik ugarienak arratsalde erditik aurrera emango dira, non tarteka gogor botako duen, kazkabarra egitea baztertu gabe. Haizeak hegotik joko du goizean eta iparraldetik azken orduetan. Tenperatura jaitsi egingo dira, 27-29 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!