Uda sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 16a

Egun osoan goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, zeruari kolore zurixka emanez, baina hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da.

Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura igo egingo dira, 26-29 graduan joaz goia.

Giro beroa izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina hodeiak erdi eta goi-mailakoak izango direnez, ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Arratsaldean aldiz, beroaren eraginez bero-hodeiak garatuko dira eta han-hemenka ekaitzen bat lehertuko da, uneren batean handi xamarrak izatea baztertu gabe. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta horrekin tenperaturek nabarmen egingo dute gora, 30-33 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!