Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 15a

Goizean behe-hodei bakanen bat agertuko bada ere, eguzkiak nahiko azkar xurgatuko ditu eta goiz erdi edo eguerditik aurrera zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko dira.

Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturek gora egingo dute, 23-26ºC-tan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Ostirala, ekainak 16

Uda sasoiko giroa. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste ikusiko da zeruan eta arratsaldean bero-hodeiren bat garatuko da, baina giro lasaia izango dugu eta eguraldi eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak igo egingo dira, 26-29ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!