Egonkortzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 14a

Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira eta euri pixka bat izango dugu. Eguerditik aurrera ordea, pixkanaka atertzeko joera hartuko du eta arratsalde erditik aurrera erabat ateri geratuko da, non ostarte batzuk ere zabalduko diren.

Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu. Tenperaturak igo egingo dira, 20-22ºC-tan joz goia.

Osteguna, ekainak 15

Giro ederra. Goizean behe-hodei batzuk agertuko badira ere, eguzkiak nahiko azkar xurgatuko ditu eta goiz erdi edo eguerditik aurrera zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko dira. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturek gora egingo dute, 24-26ºC-tan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!