Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 13a

Goizean goizetik hasi eta egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusituko dira eta euri zaparradak izango dira, non tarteka mardul botako duen, bereziki egunaren bigarren partean eta azken orduetan.

Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturek behera egingo dute, nekez gaindituko dituztelarik 19-21ºC-ak egunaren erdiko orduetan.

Asteazkena, ekainak 14

Egonkortzera egingo du. Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira eta euri pixka bat izango dugu. Eguerditik aurrera ordea, pixkanaka atertzeko joera hartuko du eta arratsalde erditik aurrera erabat ateri geratuko da. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu. Tenperaturak igo egingo dira, 20-22ºC-tan joz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!