Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 11

Goizean goizetik zeruan hodeiak nagusi izango dira. Goizean orokorrean nahiko ateri mantenduko da, nahiz eta, ez den baztertu behar mendi inguruetan tantaren bat botatzea.

Eguerditik aurrera ordea giroa nahastu egingo da eta arratsaldean ekaitzen bat edo beste izango da, nahiz eta, ez den espero handiak izaterik. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 24-25 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean sartuko den fronte batek euri giroa ekarriko digu egunaren zatirik handienean, non zaparradak emango diren, tarteka mardulak, batez ere, goizean. Gau aldera giroa zertxobait lasaituko da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 21-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!