Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 10a

Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu, hodeiak orokorrean nagusi izango direlarik, bereziki egunaren bigarren partean, baina ekaitzetarako probabilitatea oso txikia denez, ateri eutsiko dio leku eta ordurik gehienetan.

Haizeak goizean hegotik joko du, baina eguerditik aurrera iparraldera egingo du. Tenperatura antzeko kokatuko da, 26-28 graduan joaz goia. 

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean goizetik zeruan hodeiak nagusi izango dira. Goizean orokorrean nahiko ateri mantenduko da, nahiz eta, ez den baztertu behar mendi inguruetan tantaren bat botatzea. Eguerditik aurrera ordea giroa nahastu egingo da eta arratsaldean ekaitzen bat edo beste izango da, nahiz eta, ez den espero handiak izaterik. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 24-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!