Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 9a

Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta giro eguzkitsua izango da. Arratsaldean aldiz, bero-hodeiak garatu eta arratsalde erditik aurrera ekaitzetara joko du, non balitekeen ekaitz handi xamarrak lehertzea.

Goizean hego, hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturan aldaketa gutxi; balioak zertxobait beherago kokatu daitezke, 27-28 graduan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu, hodeiak orokorrean nagusi izango direlarik, bereziki egunaren bigarren partean, baina ekaitzetarako probabilitatea oso txikia denez, ateri eutsiko dio leku eta ordurik gehienetan. Haizeak goizean hegotik joko du, baina eguerditik aurrera iparraldera egingo du. Tenperatura antzeko kokatuko da, 26-28 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!