Uda sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 7a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituz joango dira eta zerua estali xamarrik mantenduko dute egun osoan zehar. Hala ere, ez da ekaitzetarako joerarik espero eta ordutik gehienetan ateri eutsiko dio.

Hego/hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak are gehiago igoko dira, 27-29ºC-tan joaz goia.

Osteguna, ekainak 8

Giro beroa. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu eta orokorrean eguraldi eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean ordea bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen azken orduetan ekaitzen bat lehertzea. Hala ere, probabilitatea txikia denez, ordutik gehienetan ateri egongo da. Hego-haizeak joko du eta tenperaturak antzeko kokatuko dira, 27-29ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!