Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 6a

Goizean erdi-mailako hodeiren bat edo beste agertuko da, baina ostarte zabalak izango dira nagusi. Arratsaldean aldiz, bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetarako joeratxo bat izango du eguraldiak.

Hala ere, ordurik gehienetan ateri egongo da. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturak igo eta 25-27ºC-tan joko dute goia.

Asteazkena, ekainak 7

Uda sasoiko giroa. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarte zabalekin tartekatuko dira. Arratsaldean bero-hodei batzuk agertuko dira, baina ez du ekaitzetara joko eta ostarteak gailenduko direnez giro ederra izango da. Hego/hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak are gehiago igoko dira, 27-29ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!