Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 4a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, ostarte batzuk ikusiko diren. Hala ere, ateri egongo da eta giro lasaia izango da.

Arratsaldean berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradaren bat edo beste izango da, baina ekaitzetarako joera txikia izango da eta ordu gehienetan ateri egongo da. Goizean haizea hegotik ibiliko da, baina eguerdian iparraldera egingo du. Tenperatura jaitsi eta ez da 21-22 gradutik pasako.

Giro nahasia izango dugu bihar. Aurreko egunetan bezalaxe, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira goizean eta arratsaldean aldiz bero-hodeiak agertuko dira. Hala ere, ekaitzetarako joera oso txikia izango da eta ez da euri askorik espero, leku gehienetan ateri eutsiko diolarik. Hego-haizea nagusituko da, nahiz eta, arratsaldean zehar iparraldekoa sartu. Tenperatura igo egingo da, 23-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!