Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 3a

Goizean berriz ere erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, giro argi eta atsegina izango delarik. Arratsaldean ordea, bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetarako joera hartuko du.

Zaparradak irregularki botako ditu, baina tarteka handi xamarrak izango dira. Ipar-haizea gailenduko da, nahiz eta, lehen orduetan hego ukitu bat izan. Tenperatura jaitsi egingo da, 22-24 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, ostarte batzuk ikusiko diren. Hala ere, ateri egongo da eta giro lasaia izango da. Arratsaldean berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradaren bat edo beste izango da, baina ekaitzetarako joera txikia izango da eta ordu gehienetan ateri egongo da. Goizean haizea hegotik ibiliko da, baina eguerdian iparraldera egingo du. Tenperatura jaitsi eta ez da 21-22 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!