Oso antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 2a

Goizean hodeiak eta ostarteak izango ditugu, non gehienbat erdi eta goi-mailako hodeiak izango diren eta ateri eutsiko dion. Arratsaldean berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradaren bat edo beste izan daiteke.

Hala ere, ekaitzetarako probabilitatea txikia izango da eta ordu gehienetan ateri eutsiko dio. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdera egingo duelarik. Tenperatura igo egingo da, 24-27 graduan joaz goia.

Giro ezegonkorra izango dugu bihar. Goizean berriz ere erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, giro argi eta atsegina izango delarik. Arratsaldean ordea, bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetarako joera hartuko du. Zaparradak irregularki botako ditu, baina tarteka handi xamarrak izango dira. Ipar-haizea gailenduko da, nahiz eta, lehen orduetan hego ukitu bat izan. Tenperatura jaitsi egingo da, 22-24 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!