Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 1a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta orokorrean ateri egongo da. Arratsaldean bero-hodeiak ugariak izango dira eta tarteka zaparradak utziko dituzte, ekaitzak jo eta zaparrada handiren bat botatzea baztertu gabe, bereziki arratsalde erdian.

Haizea goizean aldakor ibiliko da eta arratsaldean ekialdera egingo du. Tenperaturak antzeko mantenduko dira, 22-24ºC-tan joaz goia.

Ostirala, ekainak 2

Oso antzeko giroa. Goizean hodeiak eta ostarteak izango ditugu, non gehienbat erdi eta goi-mailako hodeiak izango diren eta ateri eutsiko dion. Arratsaldean berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradaren bat edo beste izan daiteke. Hala ere, ekaitzetarako probabilitatea txikia izango da eta ordu gehienetan ateri eutsiko dio. Goizean haizea aldakor ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdetik. Tenperaturak igo egingo dira, 24-27ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!