Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 31

Goizean hodei baxu batzuk ostarteekin tartekatuko dira eta giro atsegina izango da. Arratsaldean zehar berriz ere bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitzetarako joera txikia izango denez, ordurik eta lekurik gehienetan ateri eutsiko dio.

Goizean haize aldakorra izango da, arratsaldean iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperaturetan aldaketarik ez, 22-24ºC-tan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

Osteguna, ekainak 1

Giro nahasiagoa. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina zaparrada isolaturen bat salbu, ateri egongo da. Arratsaldean bero-hodeiak ugariak izango dira eta tarteka zaparradak utziko dituzte, ekaitzak jo eta zaparrada handiren bat botatzea baztertu gabe. Ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak antzeko mantenduko dira, 22-24ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!