Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 30a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina giro ateria izango da. Eguerdi eta arratsaldeko lehen orduak nahiko eguzkitsuak izango dira, baina arratsaldeak aurrera egin ahala bero-hodeiak garatuko dira.

Azken orduetan ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea. Haizea goizean aldakor ibiliko da, baina arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperaturak igo egingo dira, 22-24ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, maiatzak 31

Antzeko giroa. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro atsegina izango da. Arratsaldean zehar berriz ere bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitzetarako joera txikia izango denez, ordurik eta lekurik gehienetan ateri eutsiko dio. Goizean haize aldakorra izango da, arratsaldean iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperaturetan aldaketarik ez, 22-24ºC-tan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!