Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 28a

Zeruan erdi eta goi-mailako hodei gehiago agertuko da, tarteka zerua estaliago mantenduko dutelarik. Hala ere, ostarte batzuk ikusiko dira eta eguraldi ederra izango dugu.

Arratsalde amaieran bero-hodeiak agertuko dira berriro, baina ekaitzetarako joera txikia izango denez, orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-haizeak joko du, baina tenperaturak zertxobait behera egingo du, 23-25 graduan joaz goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Erdi eta goi-mailako hodeien presentzia are handiagoa izango da, non une batzuetan zaparradaren bat edo beste utziko duten, bereziki arratsaldean, non orduan ez den baztertzen ekaitzak jotzea ere. Goizean hego-haizea ibiliko da, baina arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da, 21-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!