Uda sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 27a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu zeruan, baina ostarteak nagusi izango dira eta eguraldi eguzkitsuaz gozatu ahalko da.

Azken orduetan bero-hodeiak garatuko dira, baina ez du ekaitzetarako joerarik izango orokorrean. Hego-haizea nagusituko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 25-27 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Zeruan erdi eta goi-mailako hodei gehiago agertuko da, tarteka zerua estaliago mantenduko dutelarik. Hala ere, ostarte batzuk ikusiko dira eta eguraldi ederra izango dugu. Arratsalde amaieran bero-hodeiak agertuko dira berriro, baina ekaitzetarako joera txikia izango denez, orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-haizeak joko du, baina tenperaturak zertxobait behera egingo du, 23-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!