Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 26a

Goizean zehar zeruan erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina hodei horiek ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Arratsaldean hodeiak trinkoagoak izango dira, tantaren bat botatzea baztertu gabe, edo ekaitz puntu bat baztertu gabe. Eki/hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturaren gorakada handia izango da, 22-24 graduan joko duelarik goia.

Uda sasoiko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu zeruan, baina ostarteak nagusi izango dira eta eguraldi eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Azken orduetan bero-hodeiak garatuko dira, baina ez du ekaitzetarako joerarik izango orokorrean. Hego-haizea nagusituko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 25-27 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!