Giro nahasia berriro ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 25a

Goizean hodeiak ugariak izanagatik, nahiko ateri egongo da. Eguerditik aurrera ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta arratsaldean zehar euri zaparrada batzuk izango dira, ugariago eta mardulago egingo duelarik gau aldean.

Ipar/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak zertxobait jaitsiko dira, 16-17ºC-tan joko dutelarik goia.

Ostirala, maiatzak 26

Giro ederra. Egun osoan zehar zeruan erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Gauean ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea, baina aukera oso txikia da. Eki/hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturen gorakada handia izango da, 23-25ºC-tan joko dutelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!