Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 24a

Egun osoan zehar berriz ere hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko dute, bereziki goizean.

Ipar-haizea gailenduko zaigu, bereziki eguerditik aurrera eta tenperaturetan ezta aldaketarik espero, 17-19ºC-tan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Osteguna, maiatzak 25

Giro nahasia berriro ere. Goizean hodeiak ugariak izanagatik, ateri egongo da eta une batzuetan ostarte batzuk ere ikusiko dira. Eguerditik aurrera ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta arratsaldean zehar euri zaparrada batzuk izango dira, ugariago eta mardulago egingo duelarik arratsalde erditik aurrera. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturetan ezta aldaketarik espero, 17-19ºC-tan joko dutelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!