Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 23a

Egun osoan hodeiak nagusi izango dira, ugariagoak izango direlarik goizean eta azken orduetan. Hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute, bereziki goizean, baina ordu askotan ateri egongo da.

Gauean ekaitzen bat lehertzea ez da baztertzen. Haizea goizean aldakor ibiliko da, baina arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak igo egingo dira, 17-19ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, maiatzak 24

Giro motela. Egun osoan zehar berriz ere hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko dute, bereziki goizean. Ipar-haizea gailenduko zaigu eta tenperaturetan ezta aldaketarik espero, 17-19ºC-tan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!