Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 21a

Goizean goiz hodeiak nagusi izanagatik, nahiko ateri eutsiko dio. Goiz erditik aurrera ordea euri pixka bat izango da, arratsaldean zaparrada mardulagoren bat botatzea baztertu gabe fronte baten eskutik.

Ipar, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturan aldaketarik ez. 16-18 graduan joko du goia egunaren erdiko orduetan.

Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar beste behin hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek euri txiki pixka bat utziko dute, bereziki egunaren erdiko orduetan. Azken orduetan atertuko du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!