Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 20a

Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira zeruan eta hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute. Euria gehienbat goizean botako du, arratsaldean zaparradak urriak izango direlarik.

Ipar-haizea nagusituko da beste egun batez eta tenperatura antzeko kokatuko da, nekez gaindituko dituelarik 16-17 graduak egunaren erdiko orduetan. 

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean goiz hodeiak nagusi izanagatik, nahiko ateri eutsiko dio. Goiz erditik aurrera ordea euri pixka bat izango da, arratsaldean zaparrada mardulagoren bat botatzea baztertu gabe fronte baten eskutik. Ipar, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturan aldaketarik ez. 16-18 graduan joko du goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!