Giro tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 19a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta tarteka zaparradaren bat edo beste utziko dute, beti ere, euri txiki modura. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarte txiki batzuk irekiko dira.

Azken orduetan berriz ere hodeiak ugaritu eta euritara joko du. Ipar-haizea ibiliko da. Tenperatura antzeko kokatuko da, 16-17 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira zeruan eta hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute. Euria gehienbat goizean botako du, arratsaldean zaparradak urriak izango direlarik. Ipar-haizea nagusituko da beste egun batez eta tenperatura antzeko kokatuko da, nekez gaindituko dituelarik 16-17 graduak egunaren erdiko orduetan

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!