Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 18a

Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro argia izango dira, baina eguerditik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira, zerua nahiko hodeitsu utziz.

Hodei hauek une batzuetan euri txiki pixka bat utziko dute. Ipar-haize bizia ibiliko da eta tenperaturak antzeko kokatuko dira, 16-17ºC-tan joaz goia.

Ostirala, maiatzak 19

Giro tristea. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta tarteka zaparradaren bat edo beste utziko dute, beti ere, euri txiki modura. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarte txiki batzuk irekiko dira. Azken orduetan berriz ere hodeiak ugaritu eta euritara joko du. Ipar-haizea ibiliko da. Tenperaturak antzeko kokatuko dira, 16-17ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!